Zerbitzuak
DISEINU ETA
KOMUNIKAZIO
KONTZIENTEA

Gure lanetan diseinua eta komunikazioa daude, baina baita ikuspegi feminista, zaintza eta hizkuntzaren erabilera kontzientea ere. Lan prozesua lanaren emaitza bezain garrantzitsua da guretzat, horregatik, bezeroekiko harremana zaintzea ezinbestekoa zaigu.

Irudi korporatiboa eta hori laguntzeko euskarriak sortzen ditugu, zure markaren esentzia islatuko dutenak eta zure neurrira eginak. Zure proiektuaren balioak erreferentz modura hartu eta zure ideietara egokitzen den irudi bat diseinatuko dugu.

Hitzen eta elementu grafikoen bitartez ideia bat komunikatu edo istorio bat kontatu nahi duen argitalpen orok diseinu editoriala behar du. Irakurlea orrialdeetan geratzera gonbidatuko duten irudiak, testuak, tipografiak, hierarkiak eta hutsuneak.

Aldizkaria, eskuorria, egutegia, katalogoa, liburua, liburuxka, liburu digitala, txostena, fanzinea… edo bururatzen zaizun beste edozein argitalpen sortzen lagunduko dizugu.

Kartela oihu bat da horman, aurreaqn duenari dei egiten dion komunikazio tresna indartsua, horma fisiko eta digitaletan eskegita aurkitzen duguna. Ikustaldi batean begirada erakartzen duen eta mezua botatzen duen esuskarri baten bila bazabiltza, kartela da zurea.

Ikus-entzunezko piezak sortzen ditugu, sare sozialetan edo beste kanaletan zabaltzeko. Produkzioaz, grabaketaz eta muntaiaz arduratzen gara, zuk zabalketa lanak bakarrik egin ditzazun.

Grafismoak mugimenduan. Irudi, argazki, titulu, kolore eta diseinuen bidez mugimendu-ilusioa sortzen duen bideo edo animazio digitala. Bideo korporatiboetarako, ikus-entzunezko postprodukziorako, aurkezpen interaktiboetarako, ekitaldietarako, erakusketetarako eta logo korporatiboetarako erabili ohi da.

Ezagutu gure lan prozesuak

Pertsona bakoitza mundu bat den bezalaxe, proiektu bakoitzak ere bere prozesu propioa dauka. Gure helburua, zure proiektura egokitzen den prozesu bat sortzea da, elkar ezagutuz, ahalik eta erosoen senti zaitezen elkarrekin hasiko dugun bidaian. Gure aldetik, zaintza, mimoa, profesionaltasuna eta etengabeko ikasketa jarriko ditugu. Esan bezala, prozesu guztiak desberdinak diren arren, hemen dituzu gure proiektu gehienetan ematen ditugun pausoak.

1. Briefing

Lehen pausoa eta prozesuko garrantzitsuenetako bat. Elkar ezagutuko dugu, zure proiektua aurkeztuko didazu eta beharrezko informazioa partekatuko dugu.

2. Material bilketa

Proiektuaren arabera, zenbait material bildu edo sortu beharko dira.

3. Zirriborroak

Diseinatzen hasiko gara, lehen zirriborroa (edo zirriborroak, aurrekontuan adostutakoaren arabera) aurkeztuko dizugu, adostutako denbora epean.

4. Diseinua

Zirriborroetako ideietatik abiatuta, euskarri definitiboa sortuko dugu. Proiektuaren eta aukeratutako euskarriaren arabera, epeak desberdinak izango dira.

5. Zuzenketak

Diseinua zuri helarazi ostean, azken errepasoa emango diogu lanari. Aurrez adostuko dugu zenbat aldaketa txanda egingo ditugun.

6. Azken bertsioa

Egindako lana ondo errepasatu eta gero, diseinuaren azken bertsioa jasoko duzu, adostutako formatuan.