MYR

Zer da larrubixik?

Larrubixik MYR Komunikazio Grafikoaren baitan sortutako proiektua da. Diseinu grafikotik harago joan eta sormena beste bide batzuetatik eramateko ideiatik sortu da. Serigrafia ikastaro baten ondoren, gauzak eskuz egitearen grinetik jaio da larrubixik 2021ean, feminismoa eta jasangarritasuna ardatz dituelarik.

 

Gauza guztien gainetik, Larrubixik pertsona bakar batek sortu eta kudeatutako proiektua da. Maitasun guztiarekin martxan jarritako proiektu txiki bat da.

 

Sormenak beti zeharkatu izan du nire bizitza, baita nirekin egon ez denean ere. Hainbat bide zapaldu ditut sormen hori bideratzeko nahian, urtez urte, honaino iritsi arte. Hau ez da proiektu estatiko bat, eta ez du izan nahi. Hemen ikusten duzuna bide berri baten abiapuntua besterik ez da.

EKAINAREN 13RA ARTE itxita

Denda itxita uztailera arte! Larrubixik proiektuan stock txikiarekin egiten dut lan, ez ditut produkzio handiak egiten baliabide eta jasangarritasun arrazoiengatik. Horregatik, oraintxe dudan stock guztia hurrengo azokarako godeko dut. Laster zabalduko dut informazio gehiago, barkatu eragozpenak.