MYR

ma
ni
fes
tua

Diseinuak mezuak eta iruditeria sortzen ditu, errealitateak irudikatzen ditu eta ez da neutroa. Ematen den mezuak, eta mezu hori transmititzeko moduak, eragina dauka hartzailearengan. 

 

Hau guztia kontuan izanda, nire produktuen diseinua eta produkzioa tresna eraldatzaile bezala ulertzen dut, eta feminismotik eta modu jasangarrian egiten dut lan.

 

Hauek dira nire konpromisoak:

 

Feminismoa: 

 

Feminismotik bizi naiz eta hortik sortzen dut. Nire egunerokotasunean bezala, proiektu honetan ere ikuspegi feminista txertatzen dut, bai produktuetan eta baita horiek sortzeko prozesuetan ere. Feminismoarekin lotutako gaiak lantzeaz gain, egiten ditudan lanak ere ikuspegi hori dute.

 

Jasangarritasuna:

 

Planeta zaintzearen beharra ahaztu gabe sortzen ditut produktuak. Kalitatezko lehengai jasangarrien bila lan egiten dut, eta egunero hobetzen joateko konpromisoa hartu dut. Izan ere, oraindik asko daukat ikasteko.

 

Kontsumo kontzientea:

 

Sortzaile txikia naiz, eta produkzio eta salmenta masibotik ihes egin nahi dut. Gehiegizko kontsumoak gu geu kontsumitzen gaitu, harrapatu egiten gaitu, horregatik, kontsumoaren kulturaren bazterretik egiten dut lan.

denda itxita
aldi baterako

Beste proiektuetan lanean ari gara eta, honenbestez, Larrubixik proiektuak geldialdi mugagabe bat egingo du.

Ziurrenik itzuliko da, baina ez dakigu noiz izango den.

BARKATU ERAGOZPENAK