Feminismotik. Euskaraz. Jasangarri.

Diseinuak mezuak eta iruditeria sortzen ditu, errealitateak irudikatzen ditu eta ez da neutroa. Bada garaia diskurtso grafiko androzentrista aldatzeko eta jendarte osoarentzat diseinatzeko.

 

Diseinua tresna eraldatzaile indartsua dela uste dugu; horregatik, ikuspegi feminista txertatuko dugu gure lanetan, bai prozesuetan eta baita emaitzetan ere, aldaketa sozial eta jasangarriaren alde lan egiteko.

 

Bide hori guztia euskaraz egiteko hautua egin dugu, hizkuntza eta generoa gurutzatzen direla badakigulako. Hizkuntza hautu kontziente bat ahalduntzeko eta boteretzeko tresna dela ulertzen dugulako.

EZAGUTU NAZAZU

Nor dago
proiektuaren atzean?

Miriam Garcia Etxeberria -Orio, 1988-, MYR Komunikazio Grafikoaren arduraduna. Diseinatzaile grafikoa naiz, Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua eta zineman espezializatua.

 

Komunikazioa eta diseinua ditut ogibide, eta baita jendartean aldaketa eragiteko lanabes ere. Aldaketa behar horretatik sortu da proiektu hau, moldeak hautsi eta egiteko modu berriak martxan jartzeko asmoz.

 

Komunikazioaren, diseinuaren, euskalgintzaren eta sormenaren zenbait alorretan lan egin ondoren, urte hauetan guztietan ikasitakoa nire proiektu propioan irauli nahi nuela erabaki nuen 2020an.

 

Feminismoak, euskarak eta jasangarritasunak zeharkatzen dute nire bizitza eta, beraz, egiten dudan guztia. Proiektu honek ere horiek berak ditu ardatz, etengabeko ikasketa prozesuan.