MYR

erosketa baldintzak

Pertsona bakar batek kudeatzen duen proiektu batekin ari zara. Larrubixik ez da amazon eta, horregatik, baldintza desberdinetan egiten dut lan. Irakurri ondo erosketa baldintzak eta, zalantzarik izanez gero, jarri nirekin harremanetan.

 

Produktuen stocka mugatua da. Niki batzuetan, adibidez, neurri bakoitzetik ale bakarra dago. Baliteke aurrerago gehiago egitea, baina ez da segurua. Amaituta dagoen produkturen batekin interesa baduzu jarri nirekin harremanetan eta jakinaraziko dizut gehiago egingo ditudan ala ez.

 

Bidalketak astean behin egingo dira, ostiraletan. Aste horretako osteguneko 17.00ak baino lehenago jasotako eskariak bidaliko dira ostiralean. Ostegunean 17.00etatik aurrera eta ostiralean jasotako eskariak hurrengo astean bidaliko ditut. Bidalketa martxan dagoenean, jarraipen kodea jasoko duzu.

 

Bidalketak, printzipioz, Euskal Herri eta Espainiar estatu mailan egingo dira, eta 5€ko kostua izango dute. Beste herrialde batera bidaltzea nahiko bazenu, jarri nirekin harremanetan.

 

Zure datu pertsonalak eskariari buruz harremanetan jartzeko bakarrik erabiliko ditut. Nobedadeen inguruan informazioa jaso nahiko bazenu, buletinean izena eman dezakezu.

denda itxita
aldi baterako

Beste proiektuetan lanean ari gara eta, honenbestez, Larrubixik proiektuak geldialdi mugagabe bat egingo du.

Ziurrenik itzuliko da, baina ez dakigu noiz izango den.

BARKATU ERAGOZPENAK